XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

, (...) baina oraingoa ezberdina da zergatio herriko plazan ez dauden bidezuloak eta gainera kotxea geldirik dagoen, mugitu gabe eta gainera nik oso ongi dakit zergatik eta nondik datorkidan zulo hori estomagoan: batetik bestera plazara ANA (ANUXKA neretzako) azalduko ote den beldurrez.

Momentu zail horietan nik etxera joan nahi dut berehalaxe baina amak ez dit kasorik egiten eta aitak ez dit ezer entzuten, zergatio orduak eta orduak luzatzen baita herriko jende guztiari agur egiten, eta eskua luzatzen eta aspertugabe hizketan eta ni han, tonto moduan, plaza erdian zai, zutik, nora begiratu jakin eta asmatu gabe.

Urduri, nerbioso, pentsatuz momentu batetik bestera ANUXKA maitea azalduko dela, eta ez naizela ausartuko ezer esatera eta gorri gorri jarriko zaidala aurpegia eta etxera joan nahi dudala berehalaxe.

Inoiz nerbioso bazaude eta ez baldin badakizu zer egin momentu triste horietan hoberena zera izaten da, ene ustez: denbora nolabait pasatzea, denborari engainu egitea hitz batetan esanda.

Halaxe ari nintzen ni orduan, plaza erdian, kotxera sartu eta Ixidrorekin jolasten arituko banintza bezala egiten, denbora pasatzeko; berriz kotxetik atera eta begirada azkar bat jo ingurura, eta berriz kotxera, (...).